Xabierraldia'23

martxoaren 3tik 5era

Ba al zatoz?

Aurten ere Xabierko Gaztelurako erromesaldian parte hartuko dugu. Gaztelu horretan santu handi bat bizi izan zen, Kristoren izena iragarriz Txinako ateetara iritsi zen gizona, Xabierko San Frantzisko, San Inazioren seme kuttuna. Asko dira urtero Xabierko Gazteluraino erromes doazenak, haien aztarnei jarraitu nahian eta hain babesle onaren lagapenaren pean jartzen direnak.

Xabierko gazteluak, Frantziskoren jaiotetxeak, altxor ugari gortdetzen ditu bere barnean, guzti horiek aurkitu ahal izango ditugu. Guztien artean, Gurutziltzatutako Kristoren XIII. Mendeko tailu eder bat aurki dezakegu. Xabierko Frantziskok maiz egiten zuen otoitz Kristo honen aurrean, Irribarrearen Kristoa deitu zaio irudiaren aurrean. Diotenez, 1552an, Frantzisko Xabierkoa munduaren beste aldean hiltzen ari zen aldi berean, tailuaren zura odoletan hasi zen, Xabierrek ere Jaunaren Pasioari lotu izanaren adierazgarri balitz bezala. Orain, ordea, Zeruan bizi da eta han gure bitartekari bezala jokatzen du Jaunaren aurrean. Xabierko San Frantzisko, otoitz gure alde.


Zein da plana?

martxoaren 3tik 5era

Hilaren 3an, ostirala, aterako gara, Donostiako Seminariotik (Hériz pasealekua 82, Donostia) 18:00etan.

Gaua Iruñako Seminarioan pasako dugu eta larunbatean gure lehenengo etapa egingo dugu, Monrealetik Aibarrera, gaua igaroko dugun herria.

Igande goizaldean Xabierko gazteluruntz abiatuko gara, On Francisco Pérez Iruñako Artzapezpikuak zuzenduko duen Erromes Mezara heltzeko.

Handik autobusak hartuko ditugu 18:30ak aldera Donostiara itzultzeko.

Nork eman dezake izena?

14 (2009) eta 35 urte bitartekoak direnak

65€

Barne hartzen ditu: garraioa, ostatua Iruñean eta Aibarren eta gosariak larunbatean eta igandean.

GARRANTZITSUA: Bazkariak eta afariak bakoitzak bere motxilan eramango ditu egunero.

 

Izena emateko

Bete beharreko formularioa

Gurasoen baimena

*Adingabea bazara bakarrik inprimatu behar duzu orri hau, bete eta zure amak, aitak edo tutoreak sinatuta bidali behar duzu eskaneatuta gazteak@elizagipuzkoa.org helbidera, eta hilaren 3an zurekin ekarri autobusera igotzeko

Ordaintzeko modua: 

Izen-ematea burutzeko 65 €-ko zenbatekoa sartu behar da gazte pastoraltzaren kontuan:

ES87 2095 5001 0510 6092 8347 
Xabierraldia + zure izen osoa adierazita  (Aritz Uribe Arratia)

Zalantzarik al duzu?

E-mailez edo whatsapp bidez idatz diezagukezu
gazteak@elizagipuzkoa.org edo 697 72 69 75