gMJ´23 LISBOAn
Uztailaren 26tik abuztuaren 8ra,
Donostiako elizbarrutiarekin
Zer da JMJ?
Gazteen Munduko Jardunaldia mundu osoko gazteen topaketa da.
Aita Santuak gurekin partekatuko ditu azken 3 egunak, eta modu horietan itxi egingo dira Jardunaldiak. Ia bi astez, munduko herrialde guztietatik etorritako milaka gazte bilduko gara Portugalen, bizitza eta fedea partekatzeko.
Zein da plana?
Uztailaren 26tik abuztuaren 8ra
Lehenengo astean, 26tik 30era bitartean, Oportoko Elizbarrutian egongo gara, bertan hainbat ekintza eta ekitaldi kultural eta espiritual antolatuta egongo dira bertan parte hartzeko. Gu bezalako erromes gazteekin denbora eta espazioa partekatuko ditugu. Egun hauek “Elizbarrutietan Egunak” bezala ezagutzen dira.
Uztailaren 31ean Lisboara joango gara eta bertan Eukaristia ospatuko degu elkarrekin espero ditugun 30.000 gazte espainolekin. Uztailaren 1ean hasiko da topaketa Lisboan eta hilaren 8ra arte iraungo du. Egun hauetan zehar, kontzertu, tailer, otoitz, katekesi eta beste ekimen askotan parte hartzeko aukera izango degu!
Nork eman dezake izena?
¡El plazo de inscripción ha terminado!
Puedes dejar tus datos en el formulario de lista de espera, y en caso de que haya alguna baja de algún peregrino nos pondremos en contacto contigo
Bertaratzeko gogo handia dutenek eta adinaren baldintzak betetzen dituztenek:
16 urtetik aurrera (2007an jaioak)
35 urtera arte (1988an jaioak)
Zenbat balio du?
Erromes bakoitzeko prezioa, guztira, 495 €-koa da. Barne hartzen ditu: Beharrezko garraio guztia; ostatua Salamancan, Oporton eta Lisboan gosaria, bazkaria eta afaria egunero, libre izango dan bazkari bat izan ezik; Elizbarrutiko Egunetan eta GMJan izena ematea, elizbarrutiko kamiseta, erromesaren pack -a; eta Oporto eta Lisboako jarduera guztietarako sarbidea.
Ordaintzeko epeak:
Izena ematean 100 €-ko lehen ordainketa zure plaza erreserbatzeko
200 €-ko bigarren ordainketa apirilaren 30a baino lehen
Hirugarren ordainketa, 195 €-koa, ekainaren 30a baino lehen
* 395 €-ko ordainketa egin dezakezu bigarren epean, nahiago baduzu
JMJ + zure izen osoa adierazita (JMJ Laura Lizarraga Martín)
Nola emango dut izena?
Oso erraza!
Izena emateko inprimaki hau betez eta 100 € ordaindu behar dituzu zure plaza erreserbatzeko. Zure izen-ematea jaso eta ordainketarekin formalizatzen denean, zure lekua berresteko idatziko dizugu.
Erromesaldiaren irteera-egunerako (2023ko uztailaren 26a) adingabeak direnak gurasoen baimena beharko dute, beherago aurkituko duzu. Inprimatu eta bete egin behar duzue, eta adingabearen aitak/amak edo legezko tutoreak sinatuta egon behar du, baliozkoa izan dadin.
Bisitatu JMJ Lisboako orri ofiziala
Zalantzarik al duzu?
E-mailez edo whatsapp bidez idatz diezagukezu
gazteak@elizagipuzkoa.org edo 697 72 69 75