gMJ´23 LISBOAn ikastetxeak
abuztuaren 1etik 8ra
Donostiako elizbarrutiarekin
Zer da JMJ?
Gazteen Munduko Jardunaldia mundu osoko gazteen topaketa da.
Aita Santuak gurekin partekatuko ditu azken 3 egunak, eta modu horietan itxi egingo dira Jardunaldiak. Ia bi astez, munduko herrialde guztietatik etorritako milaka gazte bilduko gara Portugalen, bizitza eta fedea partekatzeko.
Zein da plana?
abuztuaren 1etik 8ra
Gazte guztiak 1. egunetik Lisboara heltzen joango dira. Topaketa honek hilaren 6ra arte iraungo du Lisboan. Egun hauetan kontzertuetara, lantegietara, otoitzetara, katekesietara… joateko aukera izango dugu. Eta askoz gehiago!
Abuztuaren 7an eta 8an egingo dugu Gipuzkoara itzulerako bidaia.
Nork eman dezake izena?
Bertaratzeko gogo handia dutenek eta adinaren baldintzak betetzen dituztenek:
16 urtetik aurrera (2007an jaioak)
35 urtera arte (1988an jaioak)
Zenbat balio du?
Erromes bakoitzeko prezioa, guztira, 425 €-koa da. Barne hartzen ditu: Beharrezko garraio guztia; ostatua Salamancan, Oporton eta Lisboan gosaria, bazkaria eta afaria egunero, libre izango dan bazkari bat izan ezik; Elizbarrutiko Egunetan eta GMJan izena ematea, elizbarrutiko kamiseta, erromesaren pack -a; eta Oporto eta Lisboako jarduera guztietarako sarbidea.
Ordaintzeko epeak:
Izena ematean 100 €-ko lehen ordainketa zure plaza erreserbatzeko
200 €-ko bigarren ordainketa apirilaren 10a baino lehen
Hirugarren ordainketa, 125 €-koa, ekainaren 30a baino lehen
* 325 €-ko ordainketa egin dezakezu bigarren epean, nahiago baduzu
Nola emango dut izena?
Oso erraza!
Izena emateko inprimaki hau betez eta 100 € ordaindu behar dituzu zure plaza erreserbatzeko. Zure izen-ematea jaso eta ordainketarekin formalizatzen denean, zure lekua berresteko idatziko dizugu.
Erromesaldiaren irteera egunean (2023ko uztailaren 26an) adin txikikoak direnek gurasoen baimena beharko dute, behean aurkituko duzue. Inprimatu eta bete behar da, eta adingabearen aita/ama edo legezko tutoreak sinatu behar du balioa izan dezan.
Bisitatu JMJ Lisboako orri ofiziala
Zalantzarik al duzu?
E-mailez edo whatsapp bidez idatz diezagukezu
gazteak@elizagipuzkoa.org edo 697 72 69 75