Gazte Pazkoa
apirilaren 5etik 9ra
Aste Santu ezberdin bat bizi nahi duzu?
Pazko Triduoko egunak biziki bizi nahi ditugu, horregatik, kristau egutegiko egun garrantzitsuenetan begirada Kristorengana bideratzen lagunduko digun elkarbizitza proposatzen dugu.
Zein da plana?
Bergarako parrokian ostatu hartuko dugu, Santa Marina elizatik metro gutxira.
Parrokiako Aste Santuko ofizioetan ere parte hartuko dugu. Egun horietan ospatzen ditugun Misterioetan sakontzeko denbora izango dugu, egun horiek hobeto bizitzeko lagunduz. Baita gure artean elkarbizitzarako denbora, elkarrekin partekatzeko eta hazteko.
Ostatua eta janaria 60 €-ko prezioan sartzen dira. Garraioa ez dago barne, bakoitzak ikusi beharko du 5ean Bergarara nola iritsi eta 9an nola bueltatu.
Izena emateko
Ordaintzeko modua:
Izen-ematea burutzeko 60 €-ko zenbatekoa sartu behar da gazte pastoraltzaren kontuan:
(pazkoa + Aritz Uribe Arratia)
Zalantzarik al duzu?
E-mailez edo whatsapp bidez idatz diezagukezu
gazteak@elizagipuzkoa.org edo 697 72 69 75