2023ko uztailaren 16tik 23ra
Guadalupeko Santutegian, Hondarribian

Primeran pasatzeko kanpamendua, Jesusen Bihotzak gureganako duen maitasuna ezagutuz.

Noiz?

2023ko uztailaren 16tik 23ra

Non?

Guadalupeko Santutegian, Hondarribian

Nork eman dezake izena?

Haurrak eta nerabeak, 9 urtetik (2014an jaioak) 14 urtera (2009an jaioak).

Zer egingo dugu?

Formazio integrala, bai espirituala (meza, otoitza, hitzaldiak, Ama Birjinarekiko debozioa…), aisialdia eta entretenimendua (igerilekua, kirolak, txangoak, mendia, jolasak, gaubelak, tailerrak, etab.) zein moral hezkuntza (hitz egiteko modua, jan, errespetua, berekoikeriaren porrota…).

Zenbat balio du?

215€

Bigarren anaia/arreba joaten bada, honek 180€ ordaintzen ditu. 3. bat joaten bada, 150€ ordaintzen ditu. 4. anaiak, 120€. 5. anaia doain.

Nola erregistratzen naiz?

Ekainaren 10a baino lehen!
1º) Dagokion ordainketa egin “KANPAMENDUA + ERREGISTRATUTAKO PERTSONAREN IZENA” KONTZEPTUAN ADIERAZIZ.
Kontua hauxe da:
ES49 2095-5001-07-1064343915
2º) Bete formularioa eta baimena:

Kontaktua

E-mailez edo whatsapp bidez idatz diezagukezu
gazteak@elizagipuzkoa.org edo 697 72 69 75